Ia ez dago jarduera bakar bat ere musikak adina garun-jarduera eskatzen duenik.
Ingeniaritza kognitiboaren esparruan, “do re ni” nabarmentzen da kognizioa indartzen duten irtenbide pertsonalizatuak sortzeko duen gaitasunagatik, “do re ni” jarduerak modu estrategikoan konbinatzen du, besteak beste, musika.
Gaur egun, “do re ni” elkarteak funtsezko bi arlotan biltzen du bere lana:
a) Pertsona helduen kognizio-erreserba sustatu eta indartu, kognizioaren gainbehera dakarten gaitzei aurre egiteko.
b) Arlo akademikoak indartu “do re ni” metodoaren bidez.
– “do re ni” metodoaren frogaketa zientifikoa –
– Arlo akademikoak indartuz – “Txantxangorri – Kabia” proiektua –
“do re ni” ren gisako ekimenek, musika eta gainerako arlo artistikoak ikuspegi sendatzailez erabiliz, bizitza kalitatearen hobekuntzan eragiten dute. Batetik, lehen aipaturiko prebentzio ikuspegitik; eta, bestetik, neurgarri diren faktoreetan eragiten dutelako: ezagutza, emozioak eta memoria. Beraz, lan-tresna erabilgarriak dira, beste batzuekin batera, aipatu dugun helburu nagusia lortzeko bidean. Hots, zahartze prozesuan zehar, bizitza kalitateari eustea.