Gipuzkoako hirugarren adinekoen artean “do re ni” musiko- terapiak duen balioaren eta garrantziaren esperimentu zientifikoa

 

Helburuak: Musiko-terapia metodoak 60 urtetik gorako bi sexuetako pertsonen bizi- kalitatea eta egoera mentala eta kognitiboa hobetzeko duen ahalmena behatzea eta aztertzea, esperimentu batean parte hartu duten pertsonen lagin batean eta kontroleko beste batean.

Kokapena: Orio, Urola Kosta eta Donostialdeko osasun-eskualdeak (Gipuzkoa).

Parte-hartzaileak: Herritar arrunten artean errekrutatutako bi sexuetako 41 boluntariorekin osatutako kontrol-taldea, 60 urtetik gorakoak, eta antzeko ezaugarriak eta jatorria duten 44 pertsonako talde esperimentala, bestearekin alderatzeko.

Esku-hartzeak: Kontrol taldekoak itxaron zerrendan geratu ziren, eta talde esperimentaleko kideek estimulazio musiko-terapeutikoko 25 saio egin zituzten 2020ko irailean, arte eszenikoen alorrean.

Egindako neurketak: Osasun galdetegia SF-36 (Alonso-2003); Antsietate eta Depresio Galdetegia (Goldberg) eta Minimental Self Exanination (Folstein), esperimentazioaren aurretik eta ondoren.

Emaitzak: Talde esperimentaleko kideei hobekuntza antzematen zaie (kontrol-taldekoei ez bezala) buruko osasunean eta bizi-kalitateari buruzko SF-36ren indize orokorrean. Estimulazioaren hasieran antsietaterako eta depresiorako eten-puntua gainditzen zutenek hobekuntza nabarmenak izan zituzten SF-36ren osagai mentalean eta MNSEren neurri orokorretan.

Ondorioak: “do re ni” estimulazioa onuragarria da beren Osasun Kognitiboa eta Mentala prebenitzeko lana egin nahi duten pertsonentzat; eta, bereziki, aldez aurretik egoera kognitiboan eta mentalean narriadura-maila bat dutenentzat.

TXOSTEN ZIENTIFIKOA

 

Xabier Lizaso Loidi, Ikertzaile nagusia

José Manuel López Bragado, Ikertzaile laguntzaile

Eitb.eus logo