Zer da “do re ni“?

 

“do re ni” proiektuaren hasiera eta amaiera pertsonak dira. Hauen garapen pertsonalean eragitea du helburu ‘do re ni’-k.

Eragin hori garunaren estimulazioaren bidez gauzatzen da, neurozientziaren teorietan oinarrituta. Ikerketa zientifiko askok erakusten dute musikak haina eraginik ia ezerk ez duela garunean.

Premisa hori oinarri harturik metodologia konkretu bait lantzen da: JOLASA.
Partehartzaileek ‘do re ni’-n jolas egiten dute: dantza-jolasak, musika-jolasak, antzerki-jolasak, kirol-jolasak…

Helburua ez da ondo dantzatzea edo ondo abestea; dantzatuz, abestuz, antzeztuz, kirolean… ondo pasatuz garuna estimulatu eta nortasuna sakondu, baizik.
Era honetara, eta haur bakoitzak bere erritmoan, lortzen diren emaitzak ikusgarriak dira.

Haurren autoestima lantzen da, beldurrei aurre egin, talde-lana, integrazioa eta berdintasuna indarrean jarri…

Ikasteko ez dagoela sufritu beharrik ohartu garelako eta esperientziak eta zientziak erakutsi digutelako disfrutatuz gehiago ikasten dela, erabiltzen dugu JOLASA metoso gisa.

“do re ni“-n egindako lanek eta lortutako aurrerapenek erakustoki bat dute beti: jaialdia.

Ez da izango, ez delako helburua, kalitate artistiko handiko ikuskizuna, bai ordea giza-kalitate handiko emanaldia. Haurrentzako beste esperientzia bat da, jendaurrean jarri eta beste erronka bati aurre egiteko momentua, jolasean ikasitako kantak, dantzak, eta antzerkiak, familia eta lagunei erakusteko momentua.

Haurrek musika ikasiko dute, dantzan, antzerkian, baita kirolean ere, baina ez era tradizionalean. Jolasaren eta dibertsioaren bidez musika ikasi baino askoz gehiago egingo dute; helburua, lehen esan bezala, beraien garapen pertsonala delako.
DO RE MI ikasteaz gain, DO RE NI biziko dute.

NI helburua: Nire garapen pertsonala. Nire Garunaren estimulazioa