Zahartzaroan instrumentu bat jotzen ikastea: jarduera neurobabeslea

 

Bizi-itxaropena handitzea lorpen sozial garrantzitsutzat hartu behar da, baina adinari lotutako dementzien prebalentzia handitzeko arriskua dakar.
Gaur egun badakigu, gure garuna zainduz gero, dementziaren agerpena prebenitu edo atzeratu dezakegula, bereziki Alzheimerren gaixotasunari lotutakoa.

Musika faktore neurobabeslea da, garunak aldi baterako aldatzeko duen gaitasunagatik, baina baita ere iraunkorra da, duen neuroplastizitateagatik.

Hainbat ikerketak adierazten dute musikak, bere bertsio desberdinetan (entzutea, abestea, instrumentu bat jotzea, dantza egitea, etab.) zahartze osasungarria eragin dezakeela.

Instrumentu bat jotzearen abantailak hauek dira:

• Ikaskuntza-egoera positiboa ezartzea
• Solfeoa ikastea: sinbolo berriak irakurtzea
• Erritmoa, entzumena eta entrenamendu motorra hobetzea
• Garuneko uhinen egoera aldatzea
• Arreta eta kontzentrazioa handitzea
• Memoria hobetzea
• Ikaskuntza multisentsoriala errazten du
• Tentsioa askatzen du
• Irudimena areagotzen du

Adinekoek musika-jarduera konplexuetan parte har dezaten animatzen dugu, hala nola «do re ni» musika-jardueran, jarduera kognitibo jakin batzuk hobetu eta zahartze osasungarria bultza baitezake.

J.F. Martí Massó
Neurologia katedradun emeritua. UPV/EHU

José Félix Martí Massó – Nola zaindu dezakegu garuna?

José Félix Martí Massó – Musika-tresna bat jotzearen abantailak

José Félix Martí Massó – Musika-entzumenaren substratu neuroanatomikoa.

Javier Yanguas Lezaun – Jokabide psikosozialak

Javier Yanguas – Bakardadearen eta osasunaren arteko eragina

Javier Yanguas – Bizi-proiektua

Javier Yanguas – Harvard-eko luzetarako ikerlana

Javier Yanguas – Intersubjektibotasuna. Min psikologikoa

José Manuel López Bragado – “Do re ni” metodoaren frogapen zientifikoa.

Miriam Albusac Jorge – Zer da musikaren neurozientzia?

Miriam Albusac Jorge – Garuneko plastikotasuna musika-entrenamenduarekin

Miriam Albusac Jorge – Garuneko plastikotasuna musika-entrenamenduarekin